Ultzamako Udalaren helburuen artean, Kirol Zerbitzuaren ardura da kirola egiteko eta aisialdia aprobetxatzeko aukera ematen duten egitarauak eta jarduerak koordinatu eta garatzea, betiere aisialdia pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzen duen jarduera gisa. Kirola egiten lagundu eta berori sustatzeko, kirol instalazioak “on-line” erreserbatzeko eta sarrera kontrolatzeko sistema sortu da. Zerbitzu hori erabili eta haren partaide izan nahi duenak txartel elektroniko bat beharko du. Udalak (Kirol Zerbitzuak) eskainiko die, doan, txartela eskatzen duten bailaran erroldaturiko pertsona guztiei. Txartela horri esker pilotalekuko instalazioak nork bere kabuz erabili ahal izanen ditu kostu gutxirekin (kontsumo eta mantenimendu gastuak), web gune honetan Kirol Zerbitzuak ezarritako ordutegiak erreserbatzeko sistemaren bitartez. Soilik horrela sartu ahalko dira pilotalekura erreserba egin duten erabiltzaileak eta erregistraturiko ordutegian. Bildutako datuen artean, banku-kontua ere eskatuko da, eta instalazioak erabiltzeak sorturiko gastuen kostua kontu horretatik kenduko da. Txartela jasotzen duten erabiltzaileei erabiltzaile-izena eta pasahitza emanen zaizkie, erreserbak egiten diren web guneko orrialdeetara sartu ahal izateko. Ultzamako Udalak une oro bermatuko du erregistraturiko erabiltzaileen datuen konfidentzialtasuna. Gure Pribatutasun Politika irakurriz Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea betetzeko ezarri ditugun alderdi eta baldintza guztien inguruko informazioa eskuratu ahalko duzu. |
ULTZAMAKO UDALA · AYUNTAMIENTO DE ULTZAMA
Larraintzar (Navarra) Tel.: 948 30 51 15 || Fax: 948 30 54 43 || E-Mail: info@ultzamakoudala.com
Lege-oharra · Pribatutasun Politika
Copyright 2007, Ultzamako Udala/Ayuntamiento de Ultzama. Eskubide guztiak erreserbatuta