Ultzamako Udala
 

LEGE OHARRA

1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK.
Uztailaren 11ko Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legeak xedatutakoari jarraiki, erabiltzaileei jakinarazten zaie Web gune honen titularra ULTZAMAKO BAILARAKO UDALA DELA, Larraintzarko (Nafarroa) San Pedro kaleko 11 helbidea eta P3123600 IFK duena.

2. GUNERA SARTZEKO BALDINTZAK.
Erabiltzaileak, gunean sartzeagatik soilik, sartzeko modua edozein dela ere, baldintza hauek onartzen ditu, eta baldintza horiexek arautuko dute gune honen erabilera. Titularrak bere esku dauka baldintza horiek edozein momentutan aldatzeko eskubidea. Gunearen azken eguneratzean argitaratutako baldintzak izanen dira bisita bakoitzean indarrean egonen direnak eta aplikatuko direnak. Erabiltzaileak baldintza hauek guztiak onartzen ez baditu ez du Web gune honetan eta bertako edukietan sartzeko baimenik izanen, eta berehala atera beharko du gunetik.

3. XEDEA.
Hau da Ultzamako Udalaren instalazioen erreserbak gestionatzeko Web gunea, aurrerantzean “Erreserba Gestioa”. Gune honen bidez, erregistratutako erabiltzaileek aukera izanen dute erreserbak egiteko, bere sarbide datuak aldatzeko eta haiek eginiko erreserbei buruzko informazioa jasotzeko.

4. GUNEAREN ETA EDUKIEN ERABILERA BAIMENDUA
Erabiltzaileak guneko edukietara sartzeko baimena du, baldin eta eduki horiek zuzen erabiltzen baditu, baldintza hauei jarraiki, bereziki indarreko legeriak ezartzen dituen jabetza intelektual, industrial eta markei buruzko eskubideak errespetatuz, artikulu hauetan dagokion atalean zehazten den moduan; izan ere, guztiz debekatuta dago eduki horien erabilera desegokia, legez kanpoko helburuetarako edo merkataritzarako titularrak espreski horretarako eta idatziz emandako baimenik gabe. Ultzamako udalak bere esku dauka baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei edozein momentutan eta abisatu gabe gunera edo bertan eskaintzen diren edukietara sartzen ez uzteko ahalmena.

5. EDUKIEN ETA HAIEN ERABILERAREN ERANTZUKIZUNETIK ASKATZEA.
Ultzamako Udalak ez du inola ere bermatzen eskaintzen dituen edukien eta zerbitzuen segurtasun, legezkotasun, fidagarritasun, gaurkotasun, egiazkotasun, zehaztasun, funtzionamedu edo erabilgarritasuna, eta horien gaineko erantzukizun guztiak saihesten, ditu, baita erabilera desegokiarengatik edo funtzionamendu akatsengatik sor daitezkeen kalteen erantzukizuna ere. Ondorioz, eskaintzen diren edukiak soilik izaera informatiboa dute eta ez dira ezeren adierazgarri. Aurreko paragrafoan esandakoa titularrarenak ez diren eta Web honetan ez dauden esteka, eduki eta iritzietara zabaltzen ahal da. Erantzukizuna kasu guztietan horiek egin dituztenena eta aipatu guneen titularrena izanen da.

6. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA.
Ultzamako Udalak bere esku dauka gune honen jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak, eta horiek erabili ahal izateko Udalaren baimen zehatza eta idatzia behar da. Eskubideen erretserba honek hartzen ditu bai edozein formatuz Web honen bitartez sartzen eta banatzen ahal diren edukiak bai gunearen nabigazio-kode, -diseinu eta -egitura.

7. COOKIEAK.
Erreserba Gestioko Web guneak cookieak eta erabiltzaile saioak erabiltzen ditu. Cookie horiek soilik elkartzen erabiltzaile anonimo eta bere ordenagailuarekin erlazionatzen dira, eta ez dute berez erabiltzailearen izen-abizenak. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du cookieak jasotzen duenean pantailan abisua jaso dezan eta haren disko gogorrean instalatu ez daitezen. Erreserba Gestioko Web gunea erabiltzeko erabiltzaileak ez du bidalitako cookieak instalatzen utzi behar derrigorrez; hala ere, ondorioz, arrazoi teknikoak direla-eta, nabigagarritasun okerragoa izaten ahal da.

8. PRIBATUTASUN POLITIKA.
Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Orgainakoan xedatutakoari jarraiki, erabiltzaileari jakinarazten zaio Web gune honexetan gure pribatutasun politikaren baldintzak jasotzen dituen atala dagoela.

9. AGINTARIENDAKO INFORMAZIOA
Legezko arrazoiak direla medio, Ultzamako Udalak agintari eskudunei eman ahalko eta eman beharko die estatuaren legediari jarraikiz eskatzen dioten informazio guztia, horretarako epailearen agindua dagoenean; agindu hori soilik ematen da epaile batek zehatz-mehatz susmatzen duenean erabiltzaileak legez kanpoko ekintzak egin dituela. Kasu horretan, eta justiziari laguntzeko asmoarekin, Ultzamako Udalak erregistratu ahalko ditu eta gero poliziari eman, legeak horretarako eskatzen duen epai-agindua aurkeztuta, IP zuzendaritzari dagokion informazioa, besteak beste, erabiltzailearen konexioa, konexioaren ordu zehatza eta erabiltzailearen izena eta pasahitzak identifikatzen dituena. Nolanahi ere, IP zuzendaritzak eta konexio orduak soilik erregistratzen dira erabiltzaileren batek legez kanpo erabiltzeko susmoa dagoen zerbitzuetan.

10. JURISDIKZI0 ETA FORU APLIKAGARRIA
Espainiako legedia aplikatuko da gune honi eta bertako edukiei lotuta sortzen ahal den edozein auzitan. Aldeek erabaki dute Iruñeko Epaitegi eta Epaimahaiak kontuan hartuko dituztela, eta espreski uko egiten diotela legozkiekeen beste edozein fuerori.

Azken eguneratzea 2007/02/28

ULTZAMAKO UDALA · AYUNTAMIENTO DE ULTZAMA
Larraintzar (Navarra) Tel.: 948 30 51 15 || Fax: 948 30 54 43 || E-Mail: info@ultzamakoudala.com
Lege-oharra · Pribatutasun Politika
Copyright 2007, Ultzamaco Udala/Ayuntamiento de Ultzama. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Ir a Inicio: Reservas de Frontón